Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Gatz erdi

2016ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Hona publizitate agentzia bateko sortzaile bat fideo-zoparen aurrean eta Osakidetzak agindutako hipertentsioaren kontrako eslogan bati bueltaka. Bere burua konbentzitu nahi du gatzaren gehiegiak egiten duen kalteaz, hori delakoan abiapunturik zintzoena hipertentsiboekin enpatizatzeko, baina ez zaio ezer ateratzen, urduri dago. Hartan, gatzontzia erruz astindu duelarik fideo-zoparen gainean, emazteak esan dio ez al duen aski gatzaren erdiarekin, eta horrek piztu dio argia, eta tentsioa igo zaio neurrigabe, baina ez fideo-zopara botatako gatzarengatik, baizik gatza neurri gabe erabiltzearen kontrako eslogan eder bat bururatu zaiolako, eta ohartu da gaztelaniazko «más vale prevenir...» atsotitza esateko ere balio duela, eta publizistak asmatu duen eslogana da emazteari erantzun diona:

—Gatz erdi, gaitz erdi!

Harro, publizitate agentzian aurkeztu du. «¡Y cómo hostias se dice eso en castellano!», gaitzetsi diote eslogana agentziakoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.