Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Maparen aurrean

2016ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Europako mapa baten aurrean dago irakaslea, eta umeei galdezka ari zaie. Ezagutzen dituzten Europako lurraldeez, bisitatu dituzten hiriez, gogoratzen dituzten monumentuez. Ume bidaiatuak dira, batzuek irakasleak berak baino hiri eta monumentu gehiago ezagutzen dituzte. Masail gorriko ume patxadatsu baten txanda da, astiro hasi da hizketan, Italiako hainbat hiri-izen eta monumentu aipatu du. Eraikin guztien artean, dorre luze inklinatu bat gustatu zitzaiola gehien, baina ez dela gogoratzen hiriaren izenaz. «Pisa» esan du irakasleak ahots ilunez eta Pisa dioen tokian jarri du hatza. «Pisa, bai, horixe, Pisa. Erori egingo zela ematen zuen!». Irakaslea grabitate-legeaz hasi da grabe-grabe, eraikitzen denari eusten ez bazaio beheraka egiten duela beti...

Eskolako patioko arbolaren adarraren puntan kantari zegoen txoriari txioa ilundu zaio, eskola barrutik datorren zalapartak ez dauka azken aldiko kolore alairik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.