Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Ezinaren tripakiak

2016ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Inozentetan jaio nintzen, inozentea naiz izatez, dio hasiera distiratsuko bertso kaskar batek. Halatsu ibili naiz azken egunotan: Carlos Urquijo ekarri nahi nuen inozente eguneko zutabera. Jaun gizonttoa imajinatu nahi nuen esaten, adibidez, berak ez daukala ezer euskararen kontra; imajinatu nahi nuen hausnartzen gaztelania ez diren beste hizkuntzek ere ez ote duten eskubiderik tokitxoren bat izateko eta doministikutxoren bat egiteko hedabide estataletan. Baina zein irakurlek sinetsiko zidan halako harpa-jotzerik, prosa ederrenaren zelofanarekin eta tronperia zorrotzenaren disimuluarekin bilduta ere? Nork irentsiko zidan halako astaputz bat trufarik goxoena balitz bezala, nola lortzen da inor plateraren aurrean jartzea txantxangorri batenak lau libra tripaki jaten?

Ondorioa: inozente egunez jaio banintzbaino inozenteago bakarra, ni, Urquijoeuskararen aldeko ezertan imajinatzen saiatzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.