Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Baba-kara

2017ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Arte-aditu batek, haserre, larunbateko Babelia gehigarriaren erreportaje bat du hizpide. Unibertsitate amerikarretako ezta irakasle espainiarrek ere ez dutela aintzat hartzen Espainiako unibertsitateetan sortutako bibliografiarik. Goitik, oso goitik begiratzen diotela penintsulako ikerketari, ez dagoela eskubiderik.

Zer esan behar nion? Euskal Herriko unibertsitateetako erdal argitalpenetan ere nekez aurki daitekeela euskaraz azterketen eta tesien aipamen txiki apal bakar bat? Ematen duela euskaraz ez dela ezer idatzi euskal arteari, Ilustrazioari, estetikari edo susunkordari buruz? Erdal bibliografia gehienarentzat euskararen mundua ez dela existitzen?

Ai, atera zait hasperena, zenbat ikertzaile hantuste euskarazko lanak usaindu ere egiten ez dituztenak! Une hartantxe aza baten erdian jaio balitz bezalakobaba-karaz begiratu dit arte-adituak.

(Bego Ismael Manterolak atzo hemen argitaratutako Ikerketa interesgarriaren osagarri gisa)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.