Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Kasketa

2017ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Natura kontra eta kontra ari zaio guk eragindako hondamendiari, baina ezin du gehiago, erresistentzia ahultzen ari zaio, kasketa polarra pitzatzen hasita dagoela entzun diot irratiari, eta poloaren kasketa (burua, gaina) entzun orduko kasketa hitzaren beste esanahi adierazkor bat etorri zait kaskora. Tema, seta, egoskorkeria. Kasketa. Jakin badakigu zer nolako hondamendia eragiten ari garen, aspalditik daukagu naturaren kontrako gure akzio kriminalen kontzientzia, baina, tema eta tema, epe laburreko etekinen gure gurak ez du fundamentuzko pauso bakar bat eman nahi egoera frenatu eta norabide berriakhartzeko. Horretan gaude: lurra hondatu arteko kasketak hartuta.

Etxe-giroko hitz prestigiorik gabea da kasketa, umeen haserreak (kasketaldiak) izendatzeko erabiltzen dugu gehienbat eta nekez agertzen da gure liburuetan (itzulpenetan gehiago, sormen-lanetan baino), baina zein adierazkorra umeena bezalako gure egoskorkeria itsua izendatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.