HITZ BESTE
Bi metro-klase
Apustuzaleak gara, apustu xelebreenak egin izan ditugu, baina trabes-etxeak funtzionatzen hasi zirenetik ez digute esan euskaldunok zenbat sos xahutzen dugun apustu-makinetan. Guri bost: apustu onenak, makinetatik kanpo eta teknologia berrien premiarik gabe egiten ditugunak estilo zaharrean: ezetz Urdangarini dozena bat erori!, baietz Borboia Maria baino birjinago gelditu!... Monarkiko zein anarkiko, halako trabesen bat egin gabeak jaurti dezala lehen harria eta konpondu auzi larria: azken urteotako gure apustu gehienek justiziaren neurria dute trabes, justiziaren filosofia bera dute oinarri: justizia ez da justua; justizia boteretsuaren zerbitzura dago...
Garai batean esaten zuten kontuz ibiltzeko Madrilen, hango dendariek bi metro-klase omen zeuzkatelako beren tiraderetan: 0,90 zentimetrokoak, generoa saltzeko; 1,10 zentimetrokoak, generoa erosteko. Espainiako justizia-sistema kopiatuko zuten.
(Sententzia ezagutu aurretik idatzia)
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.