Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Baga eta biga

2017ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Bi narrazio klase omen daude: baga, hizkera kontakizunaren morrontzan eta zerbitzura jartzen dutenak (Pio Baroja, Graham Greene...); biga, hizkera ere kontakizunaren parte ezinbestekoa dutenak (Juan Rulfo, Virginia Woolf...). Orain arteko gure estrategia izan da bigarren klasekoak lehenestea, bikaintasun literarioaren ondran. Baina zer egin lehen klasekoekin? Goitik behera begiratuko diegu totem kulturaletatik kanpo ibiltzeak zikinduko bagintu bezala? Baztertu egingo ditugu halakoak, eta halakoak baztertuta baztertu egingo dugu itzulpen jasoen baratzetik urruti sentitzen den jendea ere, lehen kolpeko gozamen natural espontaneoa ekarriko dion itzulpengintza ere eskaini gabe?

Jean Echenozen Isil-mandatariaren irakurketak (Meettok, Gerardo Markuleta itzultzaile) eragin dizkidan galderak dira. Liburua baga taldekoa den ala bigakoa, bukatu nuenean bost axola zitzaidan taxidermiak: gozamen espontaneoa ez da, inola, bikaintasunaren etsai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.