Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Mozorro zoro (eta II)

2017ko otsailaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ttottela irrintzilari, Kalamatxino Pekines, Txomin Alumin, Mojagilo, Antero Txaparrotia Frankoren biboteagaz, Rajoitxu Kajoi, Sandioseneko jauna, Zurrutero Barra Bila, Donostiako Diru Damatxo, Eneko Zakilaneko, Tontotekan hizlari, Petiri Santz eta Pedro Sanchez, Maisu Gil Perejil, Xima Ximel eta Potro Petral, Ortuzar Azaberri, Solferinoko itsua, Zikin zorriontsua, Ziripott, Arnaldotegiko Sortubildusegi Aditz-akademia osoa, Errekartetxo, Pottoka bertsolaria, Ezzamezza eta Errremerrre, ByeBye Urkixote Obsesiboboari, Jakintsuzar eta Tontogazte,Markesa de Hartuko Nuke eta Don Markes deEzer ez, Azparneko apaiza eta seme bereterra, Jaun eta jale, Kapazo bete Zokormazo, Lizunberde, Andre Madalen eta laurden erdi bat Nobio,Loa-loa Urkullumendi, Moja Maitinesa eta Fraide Bezpera, Pepe Senper, Koskobilo eta Kaskabrillo, Pilili eta Margari eta Sobrari, eta ai, AnjelaMaria, gaur ostiral flako baita, zorri-odolkiok on egin!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.