Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Llamaren ttuak

2017ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Gurtel-eko lagun-koadrila esku-arrantzan zebilen bitartean, bera ospitaleak eraikitzen ari zela esan du Esperanza Aguirrek ttu eta ttu ari aizuzen beti llama baten naturaltasun aristokratiko beraz. Bere morroiak zikinduz bere burua garbitzen beti bezala. Hamaika ikusteko jaioak gara, hamaika ospitale eraiki zituen/zizkioten osasunaren gestio pribatuaren —bere klasearen— esku uzteko. Diru publikoarekin eraiki eta kudeaketa pribatua sustatu, horretan ari zen Aguirre, bere ideologia liberalaren alde ustelena ondratuz. Osasun publikoarentzat izatez maniobra kriminalena izan den operazioa makilatzen, eraiki dugun sistema sozial solidarioena suntsitzen.

Denetik daukagu salgai hipermerkatu moralean: egiak, egia erdiak, egia ustelak, egia osteak, gezur total egiazkoak. Eta,delicatessen moralen sailean, Aguirreren gezur sistemikoa, egiari ttu eta ttu trufa eginez llama baten naturaltasun aristokratiko betikoaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.