Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Langile bat naiz

2017ko martxoaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Langile bat naiz, lan egiten dut [...] baina nausia beti kexu da... Hala kantatzen genuen, baina oso antzinako aspaldietan zen hori. Letrak lanabes ditugunok etxeko bakardadean egiten dugu lan, lantegi-lantegi batean jardun gabeak gara gehienok, ez dugu fabrikako makinek dakarten nekea probatu, txandetan lana egin beharra sufritu, koipe beltzarekin soina zimetaraino zikindu, hainbat nagusiren irainei mekauendioska erantzuteko arrabia sentitu... Eta, salbuespenak mirari, langile mundua, koipez belztua eta bestelakoa, ez da gure obretan ageri, eskulangile gutxi dabil gure orrietan: langile klasea missing dago gure iruditeria literarioan. Langile klasea espresioa bera ere desagertu egin da panorama kulturaletik, diskurtso sozialetik, jardun politikotik.

Langilea difuminatu egin den edo guk itxi diogun gure obretako atea, irakurleak juzka beza, baina klase ertaina kontzeptu anbiguo, eufemistiko eta neoliberalaren mesedetan gertatu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.