Angel Erro.
JIRA

Bigarrentasunak

2018ko martxoaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Badira gizonak berandu iritsi direnak martxoaren zortzikoa ospatzera, manifestazio feministaz poztu eta poza adieraztera. Ezkerreko gizonez, ari naiz. Eskuindarrak baino oharkabeagoan pasatzen baitira. Eta berez poztu dira, ez dut ukatzen, baina behin onartu dutela, malenkonia punttu batez, honako hau espero zuten iraultza ez bada ere, ezin diotela aurre egin. Hondo-hondoan, ez daude guztiz ados emakumeen borroka hau premiazkoagoa den ideia gero eta zabalduagoarekin. Globalegia da. «Beste lehentasun batzuk ditugu». Bada Euskal Herrian honek guztiak herrigintza ahultzen duela uste duen baina ongi disimulatzen ikasi duen gizonik. Egia da behin Jule Goikoetxeak esan zuela estatuari uko egitea, estatufobia, patriarkala dela, baina edo ez dute oraindik haren berri edo ez dute ikusten feminismoaren bidez burujabetzara nola iritsi. «Ez geunden denok ados, herria askatuta, denok (partikulartasunak) askatuko ginela?».

Batzuek erosiko zuten Joxe Azurmendiren azkena, Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk, gau mahaian txanda zain daukaten arren. Malenkoniatsu begiratzen diote izenburuko analogia nola hondatzen zaien, beraiek kanporatuta, subalternoa -biktima- izateari utzita, emakumeak sartuz gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.