Angel Erro.
JIRA

Netta

2018ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Asteburuan egin ditudanen artean lagun batzuekin etxean bildu eta Eurovisioneko finalaren emanaldia gehiegi ez ikustea izan da, telebista piztuta eta zegokion kanalean eduki arren. Nork irabazi zuen, behin amaitutakoan jakin nuen, norbaiti galdetuta. Notiziak niregan eragindako sentimendu kontraesanezkoak gogoeta egitera eraman ninduen hurrengo egunean, jakina.

Netta, Israelgo hautagai hutsa zenean, ez zitzaidan aukera txarra iruditzen lehiaketa irabazteko, Toy abestiaren ezaugarriak, kantariaren karisma eta lehiaketaren izaera aintzat hartuta. Ez nuen epai geopolitikorik edo moralik egiten. Errua nirea izan daiteke. Baina irabazle gertatu zela jakin ondoren, bat-batean utzi nion abestiaren ezaugarriei, kantariaren karismari eta lehiaketaren izaerari erreparatzeari, irabazitako herrialdeak giza eskubideei egin ez ikusiak beste ezeren gainetik jarrarazita.

Irabazleak, edozein irabazlek, beti erakartzen du arreta eta azterketa zorrotzagoa. Nire zalantza da noraino erantzukizuna ez ote den gurea, ikusle-kontsumitzaileena, ez ote dugun guztiok zorroztasun berbera edo barkaberatasun berbera merezi dute, arrakastaren eskaileran lehen mailan edo azkenean egokituta ere, hori zertzelada kontingentea izanik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.