Iraganaren inguruko «irakurketa kritikoa ondo egiteko» eskatu du Markel Olanok. Irakurketa (begirada intelektualki zuzendua), kritikoa (gariaren eta galautsaren bereizketa eskatzen duena) eta ondo egina (talaia etikotik aztertua), horra Gipuzkoako Diputatu Nagusiak jarri dizkigun etxeko lanak etorkizuna elkarrekin eraikitzeko. Ez digu badaezpadako lana eman, ariketa konprometitua eta egiatia eskatzen baititu askatasun indibiduala zein kolektiboa sakontzen laguntzen duten baliabide intelektual apart horiek batera aktibatzeak.
Muskulu nagituak ariketarekin askatzen diren bezala, memoria askatzea esatea deitzen diogu euskaraz nahita edo nahigabe ahaztutakoak eskuratzeari. Memoria eta askatasuna elkarrekin lotuta, gertatutakoa gogoratzea gure askatasunaren oinarri: aske nahi genuke memoratzeko (galdutako kordea —memoriaren muskulua— bere onera ekartzeko) eta, memoria eskuratuz, duintasunaren galga nagusietan bat etortzeko.

HITZ BESTE
Memoria askatzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu