Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Gerra ostea

2016ko azaroaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Memoriaren eguna joan zen astean; ekitaldi asko han-hemen.Memoriak ez baitu egun bakar baten beharrik ganbarako atean kax-kax joka bisitan etortzeko, Wislawa Szimborskaren poema zorrotz batekin agertu zait. Bukaera eta hasiera du izenburua eta lehendabiziko bertsoak dio Kirmen Uriberen itzulpenean: «Gerra bakoitzaren ostean norbaitek egin beharra dauka garbiketa. Orden minimo bat ez da bakarrik egingo».Orden minimo bat lortzeko, norbaitek apartatu behar ditu hondakinak, norbaitek hondoratu eta zikindu beharra du lokatzetan, errautsetan, zarpail odolduetan. Norbaitek berritu behar ditu horma erdi eroriak. «Ez da oso lan fotogenikoa —dio poema bereko beste bertso batek—, eta urteak behar izaten dira. Kamera guztiak dagoeneko beste gerra batera joanak dira». Norbaitek kontatzen du gertatu zena, norbaitek entzuten du, beti dago norbait ezer gogoratu nahi ez duena,beti dago norbait dena ahaztu zaiona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.