Seinalagarria da kointzidentzia, errealitatea poliedrikoa dela adierazten duen horietakoa: ia aldi berean, ETAko hainbat presoren presentzia erauzi denean Donostia16ko erakusketatik, hiru egunkarik, tartean berripaper honek, Sarrionandiari egindako elkarrizketa zekarten joan zen igandean. Kointzidentziaren osagarri, hainbat plano desberdin: biktimak, presoen eskubideak, espresio askatasuna, zentsura...
Plano desberdinez osatuta dago poliedro bat, bizitza eta bizitzarena den oro ere halatsu. Arteak —literaturak zehazki— errealitatearen izaera poliedriko hori bilatu eta islatu nahi luke. «Mundu traidore honetan, deus ez da egia deus ez da gezurra» eta esaldi horregatik ez balitz nekez gogoratuko genukeen Campoamor poetak norberaren kristalaren kolorean jarri zuen pertzepzioaren muina. Baina errealitatearen plano —kolore— bakar batetik abiatuta ez dago poliedrorik, plano bakarrarekin ez dago giza kondizioaren poliedroari eusterik.

HITZ BESTE
Poliedroarenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu