Urkullu lehendakariak zutik esan zuen Gernikako Arbolaren aurrean eta ez zutunik, eta ez zen nire gorreriaren baitako haizeren batek ekarritako nahastea: halaxe egin zuen orain lau urte ere. Ulergarria da zinaren testu orijinala gaurkotu izana —batua, garai berriak...— baina kili-kolo sentimental halako bat eragiten dit Jose Antonio Agirreren zineko zutunik haren indar sinbolikoa bazter utzi izanak zutik neutroaren mesedetan: zutunik erreferentzialak —zutik-ek ez bezala— gerraren erdian gauzatutako zin historikora garamatza; Bultzi leiotik da Lizardiren poemaren izenburua eta ez, inon ikusi izan dudan bezala, Trenaren leihotik; Rabelaisek Lagonak, edatera! idatzi zuen eta ez gaupasetako Lagunak, edatera!…
Nago euskara batuak ez lukeela izan behar euskararen lur-gaineko guzti-guztia lautzen duen zilindro alper oro-berdintzaile bat.

HITZ BESTE
Zutunik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu