Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Gernika bis

2017ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Vicente Verdúk joan zen larunbatekoEl País-en: José María Juarranz adituak urteak omen daramatza Picassoren Gernika aztertzen: obrak kontatzen diguna Picassoren autobiografia ote den eta ez bonbardaketa; kuadroko samina, aldiz, 1884ean Andaluziak sufritu zuen lurrikarak eragina ote den, ez nazien krimenak. Nondik, orduan, Gernika? Éluard poetak eta euskal nazionalista batek (Uzelayk?), kuadroari begira zeudela Picassoren estudioan, Gernika!, egin omen zuten batera, eta pintorearen sen komertzialak gainerakoa ekarri: kuadroari Gernika deitu, bonbardaketaren oihartzunak baliatu, eta hortik aurrera, arrakasta totala.

Egia balitz ere Picassoren buruan ez zegoela bonbardaketarik kuadroa pintatzerakoan: munduak han ikusten duena beti izango da Gernika. Hori du arteak: anekdota transzenditzen du, Alepo guztietako lazturak daude kuadroan.

(Har bedi nire gaurkoa Miren Amurizaren joan zen igandeko Malagako Gernika zutabearen osagarri gisa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.