
HITZ BESTE
Baratxuri-sorta
Zuzenbide kontuetan ezjakina izateak desenkusatuko ahal dit segidako galdera-sortaren atrebentzia, baratxuri-sorta bat balitz bezala aspalditik buruan zintzilik daukadan obsesio-albuma publiko egiteko ausardia. Baina ikusten ari garena ikusita, nadin ezjakin baina ez tonto: demokrazia bateko hiru botereak —legegilea, exekutiboa eta judiziala— zergatik ez dira independenteak elkarren, zergatik dago egon Justizia Ministerio bat, botere exekutiboak zergatik dauka hainbesterainoko esku hartzea botere judizialari dagozkion zereginetan, zergatik hainbesteko zelo eta errezelo han-hemengo izendapenen sestran, zergatik hainbat tunel ilun ustelen galeria luzeak botere exekutiboari deserosoak zaizkion auzi kakaztuetan barrena, zergatik ez zaio autonomia handiagoa ematen botere judizialari, zergatik Justizia Ministerioak hainbestetan obratzen du botere judizialaren ustezko independentziaren gainean, zergatik ez diegu deusik ere sinesten?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu