Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Gaizki-ulertua

2017ko martxoaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Andres Urrutiaren argazki bat, eta, behean, berripaper honek igandean egin zion elkarrizketaren izenburua: «Agian errazegi jokatu dugu, hainbat gauza jakinekotzat emanez». Euskaltzainburuaren argazkia ikusita, zenbatek ez ote zuen, lehen kolpean, euskara batuaz ari zela ulertu? Nik, halaxe. Baina Andres Urrutia notarioaren hitzak dia eta hipotekez ari zen elkarrizketa osoan. Baina gaizki-ulertuaren talkak zutabe honetaraino iraun dit niri, interesgarriak baitira zabaltzen dituen aukerak, jorratu den bidea aztertuz etorkizunari begiratzeko.

Testuinguru-trukaketek badakite kitzikatzen (Jesus Mari Lazkanoren koadroetako testuingurutik ateratako paisaia, Harkaitz Canoren Belarraren ahoa nobelako ukronia..): etekin joriak eman dituzte artearen historian. Urrutiak hipotekei buruz esandakoa euskara batuari egokitzea, bere kontestutik ateratzea da, egia, baina beste bat, hipotesiaren eremukoa, eraikitzen du. Eta eman lezake etekinik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.