Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Tirano txikiak

2017ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Suedia buruan zen PISAren orain arteko rankinetan, baina azken aldiannabarmen doa bikaintasunaren eskaileretan behera. Hainbat adituk seinalatu berri du motibo bat: gaurko ume suediarrak «sekula ezetz esan ez zaien kreatura hauskor batzuk dira». Informazioa benetakoa delakoan, etxera ekarriko dut asuntoa (guk Suediari begiratzen omen geniolako besteak beste): gure umeak ere «sekula ezetz esan ez zaien kreatura hauskorrak» bihurtu bagenitu? Horrek esan nahiko luke dena mamurtuta ematen diegula. Esan nahiko luke inolako zailtasun eta eragozpenik gabeko ibilbidea egiten ari direla, eskatutako guztia ematen zaiela. Esan nahiko luke auzo batekin, irakasle batekin, arbitroarekin arazoren bat duten aldiro, umeek dutela beti arrazoi. Esan nahiko luke bideko hartxintxar guztiak kentzen dizkiegula eroritakoan belaunak urra ez ditzaten.

Hori guztia egia bada, esan nahiko luke... tirano txiki batzuk bidaltzen ditugula eskolara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.