Espainolaren hiztegiak ez du lengüicida (ele hiltzaile) jasotzen, baina edonork ulertzeko moduko hitz suhar horixe ageri zen atzoko El Paísek gaztelaniak eta ingelesak Puerto Ricon bizi duten lehiari buruzko informazioan. Aditu batek zioen: «Ingelesaren aurrean, zeina hizkuntza lengüicida bat baita—izan ere etorkinek Estatu Batuetara eramandako ia hizkuntza gehienak deuseztatuak izan dira—, ia gaztelaniaz soilik eutsi dio zapalkuntza horri». Eta aurrerago: «Puerto Rico La Manchako lurraldea da». Beste aditu baten arabera, gaztelania hizkuntza bat baino zerbait gehiago da Puerto Ricon: «Gertaera (hecho) politiko bat da [...] gure identitate propioaren araberako defentsa». Beste aditu batek zioen Espainiatik independizatutako Gobernuak izan zirela, eta ez Espainia, Estatu jaio berriak gaztelaniaren inguruan artikulatu zituztenak «hizkuntza amerindiarren sakabanaketa saihesteko».
Erositako prezioan, alaja-sorta.

HITZ BESTE
Ele hiltzaile
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu