Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Froga zientifikoak

2016ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Neska irakurtzen ari da («Estatistikek diote zenbateraino garen gu, estatubatuarrok, eboluzioaren egitate zientifiko nabaria onartzearen kontrako»), eta Zakilixutek, binetaren ertz batetik, esaten dio neskari: «Trump!». Olariaga marrazten ari zenean atzoko berripaper honen bineta horixe, Trump klima-aldaketa ukatzen duen batekin ari zen hizketan: «hi, my friend, Ingurugiroaren ardura for you, kar-kar-kar!». Eta besteak, jakina, kargua onartu: atzotik klima-aldaketaren ukatzaile bat da klimaren arduradun yankia.

Darwin-ek fosilak baliatu zituen bere teoria frogatzeko. Zer dira, ordea, froga ebidenteenak ere egoskor batentzat! Philiph Gosseri, zientzialari eta/baina (!?) fundamentalista kristaua bera, galdetu ziotenean nola esplika litezkeen fosilak eboluziorik gabe, hark: «Sinestunon fedea frogatzeko jarri zituen Jainkoak fosilok hor». Nonbait humanitatearen pazientzia frogatzeko jarri du Jainkoak Trump dagoen tokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.