Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Sosegua harrotzen

2017ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Sosegua harrotu du Espainiari buruzko ETBko programak, eta enegarren aldiz egokitu zaigu suak eta gasolinak bat egindako ketan erdi itota eta argi pixka baten bila ibili beharra. Errezeloaren aroak bizi gaitu, eta oraingoan telebistaren erreformari ekin nahi diotela etorri zaigu burura: ehiztari guztiak beren postuetan daude, eskupetak ondo koipeztatuta, haizeak eztabaidarako sosegua gaiztotu du.

ETBko ditxosozko programan esandakoak ez dago atzera biltzerik, eta niri ere baldarkeria iruditzen zait, ez, noski, halakoak eta latzagoak esateko norberaren aburua eta eskubidea, baizik zerbitzu publiko baten tentu politikoaren falta, kaskezurreko frontisean iltzatuta ez edukitzea denontzat dela zerbitzua eta denontzat dela publikoa. Nire sentimenduak errespetatzeko nahiak ni bezala sentitzen ez dutenak errespetatzea eskatzen dit niri. Ez dakit telebista erreformatu behar dutenei: hala balitz, euskaradunak irabazian ginateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.