Albistea entzun

GEURE KONTU

Sanchezen astronautak

Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministroa, Moncloan.
Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministroa, Moncloan. C. MOYA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2018ko ekainak 10

Pedro Sanchezen eskutik Espainia eraldaketa sakon batean sartuko zela pentsatu zuen inozorik bazegoen, gutxi iraungo zion itxaropenak. Ministro desinfektatzaileak, giza eskubideak ahazten dituztenak, kirola gorrotatzen duten Kirol ministroak, kupoaren etsaiak eta beste astronauta batzuk sartuko dira ostiralero Moncloan. Eta haiek guztiek behar baino gehiago gastatzeko tentaziorik izan ez dezaten, Nadia Calviño Ekonomia ministroa eta Maria Jesus Montero Ogasunekoa. Erabaki ekonomiko bakar bat hartu aurretik ere nahiko garbi dago zer ez duten egingo: egoera irauli. «Bai, ahal da!», abestu zuten Podemoseko diputatuek Mariano Rajoy historiaren zakarrontzira botatzen lagundu zutela ikusita; traizioaz hitz egiten dute orain.

Diruaren kutxa eta giltza Monterok izango baditu ere, Calviñoren aukeraketarekin argi utzi du Sanchezek ez duela ortodoxiatik ateratzeko asmorik. Calviño azken urteetan Europako Batzordeko aurrekonturako zuzendaria izan da, eta ustekabe gutxi iritsi ohi da handik.

Europari begira egindako keinua da Sanchezek Calviño hautatu izana. Haren bidez esan nahi die Junckerri, Merkeli eta Macroni ez dezatela pentsatu Mediterraneo osoa berdina denik; Espainia ez dela Italia, eta kasualitate hutsa dela aste berean Erroman eta Madrilen nagusi berriak izatea. Italiarrak dira euroa hautsi dezaketenak eta bazter nahasleak; espainiarrak, berriz, zintzoak, eta ez dira gauza arraroetan hasiko, gobernua independentisten eta Podemosen eskutik lortu arren. Bruselan, noski, pozarren hartu dute izendapena. Partida hasi aurretik ere, Madril irabazten doa.

Eta horrek zer esan nahi du? Espainiako Gobernuaren lehentasuna izango dela kontu publikoak orekatzea. Aurreko gobernuak agindu zion Bruselari defizit publikoa urtetik urtera jaitsiko zuela, eta 2021. urterako kenduko zuela; nekez bilatuko du gobernu berriak beste ezer.

Berri txarrak pentsiodunentzat

Beste era batera esanda, gastua handitzeko politikek jai daukate. Euskal Herriko kaleetan astero 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren alde manifestatzen diren pentsiodunek presta ditzatela abanikoak udan, aterkiak udazkenean, berokiak neguan eta xirak udaberrian, lana badutelako hurrengo hilabeteetarako. Aurten eta datorren urtean erosteko ahalmena ez galtzearekin moldatu beharko dute, eta, 2020tik aurrera, ikusiko dugu. Sanchezen helburua ez dago hain urrun; zentsura mozioarekin lortu du PSOE lozorrotik ateratzea eta zentroan kokatzea. Hurrengo hauteskundeetarako kanpaina egitea da, funtsean, oraingo gobernuaren helburua.

Madrildik jasoko ez dutena Gasteizen eta Iruñean eskatzen badute, antzeko erantzuna jaso dezakete. Nahiko balute ere —eta ez dirudi nahi dutenik—, nekez osa ditzakete pentsioak 1.080 euro arte Madrilek gastu arauarekin lepoa estutzen diela. Sar daitezke milioiak eta milioiak foru ogasunen kutxetan, baina orain indarrean dagoen gastu arauaren ondorioz, aurten iaz baino %2,4 gehiago soilik gastatu ahal izan dute Gasteizek eta Iruñeak.

Kontu publikoetan zorroztasuna izango denez, alde ekonomikotik berriak Magdalena Valerio Lan ministroak eman ditzake. Pentsio sisteman aldaketak egin nahi dituela esan du, baina sakoneko erreforma behar du gai horrek, eta 84 diputatuk kopuru txikiegia dirudi hain lan handia aurrera eramateko. Horregatik, aukera gehiago ditu lan merkatuaren erreforma batek. Zer neurritakoa? Nahikoa ezkerretik Podemosi boto batzuk kentzeko, baina ez sakonegia, Kongresuan EAJren eta PDeCATen botoak izateko.

Mahai gainean egongo den beste erreforma bat erkidegoen finantzaketarena izango da, baina ezinezkoa dirudi ezer ateratzea, hauteskunde autonomikoen atarian eta Kataluniaren zauria irekita dagoela. Andaluziako Ogasun kontseilaria zela, Montero ministroak Euskal Herriko erkidegoek gehiago pagatzeko eskatu izan du. Kezkatzeko gutxi dute, ordea, Pedro Azpiazuk eta Mikel Aranburuk, kupoarekin eta ekarpenarekin irekita zeuden auziak ixtea lortu zutelako PPrekin.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Pentsiodunen mugimenduaren protesta bat ©Idoia Zabaleta (Foku)

Kotizazio adia 15 urtera itzultzeko eskatu dute pentsiodunek

Jokin Sagarzazu

Salatu dute kalkulatzeko urteak handitzeak etorkizuneko pentsioak murriztea duela helburu

Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroa, Asanblean. ©Christophe Petit Tesson / Efe

Sindikatuen ezezkoarekin hasi du Bornek erretretaren erreforma

Iker Aranburu

Frantziako Gobernuak 64 edo 65 urtera gibeleratu nahi du erretretaren adina, Gizarte Segurantzaren kontuak orekatzeko. Sindikatu guztiak bat eginik daude erreformaren aurka, eta protestak iragarri dituzte urtarrilerako

Uganda-Nairobi-Mombasa trenbidea, Txinako diruarekin finantzatua, Nairobiko parke nazionaletik pasatzen. ©Daniel Irungu / EFE

Afrika itotzen duen zorra

Iker Aranburu

Mendearen hasieran behera egin ondoren, Afrikaren zorrak gora egin du atzera, interes tasa apalen eta mailegatzaile berrien eskutik. Orain, baina, interesak handitzen ari dira, diru beharrak ez dira desagertu, eta Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeen erdiek arazoak dituzte zorrari aurre egiteko.

Etxebizitzak salmentan eta alokairuan Iruñeko Alde Zaharrean ©Iñigo Uriz (Foku)

Hipoteka izoztu ahalko dute Kutxabankeko bezero «zaurgarrienek»

Jokin Sagarzazu

Finantza erakundeak bat egin du Espainiako Gobernuaren Praktika Onen Kodearekin. Interes tasen igoeragatik, hipotekaren zenbatekoa orain berrikusi behar dutenek batez beste 200 eurotik gorako igoera izango dute hilero.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.