Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Ezordutan

2016ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Irratia piztuta eta aurikularrekin oheratu zinen bart, eta amets txarrak izan dituzu bata bestearen segidan, eta kaskezurrean sartu ezinik ibili zara nola litekeen posible Trump... ibili zara ulertu ezinik nola egon zen Franco berrogei urtez, nola dagoen hain presente beste berrogei urtez ere... Eta Hitlerrena ere hor korapilatu zaizu misterio ulertezinen sokara... Berlusconi ere batu zaizu bartko amesgaiztoetara... Eta Marine Le Pen Poloniako bikiekin trioa egiten... eta Rajoy bere itzalarekin baltsean hasi denean, ohean jira eta buelta hasi zara zu, izerditan, eta eldarnioak Estatu Batuetako moneta-fabrika eraman zaitu, eta ohiko In God We Trust lema (Jainkoarengan gara fidatzen) jarri beharrean beren dolarretan In Gold We Trust (Urreaz gara fidatzen) inprimatzen hasi dira dirua egiteko makinak, eta zalapartak zakur baten zaunkak eragin ditu kanpoan, jaikitzeko ordua zen, oh, my dog!, eta ez zenituen inolaz ere begiak zabaldu nahi...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.