Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Zaharregia?

2016ko azaroaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Liburu bat hartu du apaletatik eta Leonard Cohen jaunaren poema bat irakurtzen hasi da kantariaren ahots kraskatua imitatuz bere baitako oharkabetasunean. «Zaharregia naiz hiltzaile berrien izenak ikasteko». Irakurleak begiak itxi ditu eta pentsatu du bera ere hasia dela zahardadearen atean joka, gorputza esaten hasia zaio ahitzen ari zaiola gerra zaharretako zapore mindua dastatzeko sasoia, baina munduaren martxak ere etsipenaren abarora gonbidatzen duela ikusita, irakurlea bihurritzen hasi da bere baitan esaka eta esaka bizi garen bitartean ez garela sekula zaharregi; adina ez dela adi ez egoteko alibi, munduaren ibilian ez dagoela atsedenerako geltokirik. Ez, ez du galdutzat jo nahi hiltzaile berrien izenak ikasteko premia, ganbaran pilatuta dauzka haien berri jasotzeko paperak.

Begiak zabaldu ditu. Bizitzeko falta zaiona du bizitza, iraungiak ditu bizi izandakoaren karneta eta aitzakiak. Irakurtzen segitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.