Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Hona

2016ko azaroaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hona emakume talde bat, korrika, entrenatzen. Hona Álber Vázquez-en Behobia-Donostia lasterketari buruzko La meta está en Itaca liburua. Hona bertan kontatzen dituenetatik batzuk: hiru urte barru lasterketak mendea egingo du eta mende erditik gora emakumeen parte hartzerik gabe (sinestezinak esatera behartuko banitu bezala ari zaizkit hatzak ordenagailuko tekletan): 1963 arte Estatuko emakumeek galarazia zuten atletismoa praktikatzea, ez (omen) zen-eta estetikoa, ez (omen) zen femeninoa, ez (omen) zen eredugarria. Hona honainokoak esan nahi duena: ordu arte ez genuen emakume korrikalaririk ikusten, eta gu, konturatzen ez; ez ditut imajinatu nahi zer nolako erreakzioak izango genituen lehendabizikoak hasi zirenean. Hona Behobia lasterketari dagokiona ere: emakumeek ez zuten bertan parte hartu 1979 arte, baina azken urteotan lau korrikalaritatik bat emakumea omen da.

Hona beste ikuspuntu bat gaur arratsaldeko albistegietako irudiei begiratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.