Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Atzo goizean

2016ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Biharko egunak ekarriko digun «Zer egin dezaket nik euskararen alde?» galderari erantzuten hasi aurretik, atzo goizean —orain berrogei urte— zer ez geneukan gogoratzen hasi naiz ia oharkabean. Telebista, irrati eta egunkaririk gabe ikusi dut neure burua. Ez nuen Obaba ezagutzen, artean ez neukan lagun izoztua agurtzeko paradarik, pasatu gabe nengoen Martutene paperezkotik. Beste hizkuntzetan gozatuak nituen Ulises, Denbora galduaren bila edo Shakespeareren sonetoak, baina ez euskaraz. Itzulpen literario eta filosofikorik gabe, beste hizkuntzetan neukan ia mundu erreferentzial guztia, itzultzaile mentala nintzen etengabe. Ordenagailurik gabe, harrigarria egiten zait pentsatzea nola moldatzen nintzen gaur euskalbarrean dauzkadan hainbat hiztegi eta trepeta linguistiko-literarioen faltan. Herrenka baina ilusio guztizkoaz nenbilen euskara batu abiarazi berriaren besotik, «zer egin dezaket nik euskararen alde?» galdetzeko astirik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.