Albistea entzun

HITZ BESTE

Kafka gurean

Anjel Lertxundi -

2017ko urtarrilak 12

Laguna pipertuta dabil administrazioarekin. Autopistan ibiltzeko laguntzak galtzeko mehatxu egin zioten, eta benetan galdu dituenak bi egun izan dira paper-endredo betean Foru Aldunditik Bidegira, inork argitu ez dion txandrio baten kulpaz. Lagunak beste bi egun galdu ditu Segurtasun Sozialeko leihatila batetik bestera berak bilatu gabeko kaos baten erdian, paper-saltsa leihatilakoen gustura maneiatu arte. Orain aste batzuk herriko TAOk ez zion isun baten deskargua onartu eskaeran azaroak 31 data jartzeagatik, eta beste isun bat jarri nahi zioten 31 egun eskutik balu bezala tranpa egiteagatik. Administrazioa ehiza-zakur amorratua dela, hori izan da bota didan gozoena. Eta bertan lan egiten duen asko, berriz, eskoba-kirten tenteak gurekin, otzanak arauekin.

Lagunak pausa egin du, irribarre atsegina atera zaio. Burokraziak gauza bakarra duela ona: «Administrazioa halakoa izan ez balitz ez genian Kafka ezagutuko!».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.