Angel Erro.
JIRA

Berrespena

2018ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Zerbait berrestera bezala heldu da Unescoko erankundeek edo Oxfam Intermon bezalako GKEek hainbat herrialdetan, non laguntza humanitarioa ematen ari baitira, ezagutzera eman diren sexu eraso eta komertzio sexualaren notizia. Alde batetik, Hollywoodek #metoo kanpainari haizea eman dion honetan, emakumearen kontrako bortxa noraino irits daitekeen erakutsi da, gizartearen maila eta zoko guztietara, adibideak biderkatu dira, erraz susma zitekeen bezala biolentzia estrukturala eta sistemikoa zela berretsiz. Testuinguru horren barruan ulertu dut ezagutzera eman diren notizia hauek. Aurrera eginen badugu, azken bazterreraino iritsi behar den garbiketa eta desestaltze prozesuaren barruan.

Kasu honetan, gainera, hain harrigarria zaigu ezin egoera tamalgarriagoan dauden pertsonak (emakume eta neskak) oraindik areago zapaltzearena? Bada, neurri batean, bai. Bortxaketak (ez du beste izenik) nondik datozen aintzat hartuta mingarriagoa gerta dakioke orain arte GKEen injustiziaren kontrako misio erlijiorik gabekoan sinetsi duenari. Zeri heldu gabe gelditu gara ustelduraren hedadura zabalari erreparatuta.

Gutxi batzuek eginiko kaltearen dialektikan sartuko dira. Beti susmatu dugun zerbait berretsi digute gehienoi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.