Angel Erro.
JIRA

Portu itxiak

2018ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Uda honetan, Marsalan, Palermora itzultzeko bezperan, lagunei idatzi nien, besteak beste, italiar hedabideetako eskuindar joera handiak harritua ninduela aipatuz, eta sinestekoa da nondik nentorren aintzat harturik izugarria behar zuela: Erromako etorkin matxinatuen eta poliziaren arteko istiluak, edo magrebtar batzuek Poloniako turista bat bortxatu izanaren notizia, nola ematen zituzten. Norberaren eskarmenturik txikiena nazioarteko egoerara aplikatzeko joera ez da gomendagarria, baina aitortu behar dut Italiako gobernu berriaren osakera eta eskuin muturrerako isuriak ez ninduela ezustean harrapatu. Salviniren esanak eta (Aquarius itsasontziak salbatutako etorkinekin) eginak norabide berean joan dira. Palermo eta Siziliako hiri portudun askok aurre egin izanak nolabaiteko harrotasun udatiarrez bete nau.

Etxean igande honetako elkarrizketa bat leitu dut Nafarroako egunkari batean. Jorge del Palacio politologo gernikarrak datu kezkagarria eman du: italiarren %49k uste du demokrazia bat hobeki dabilela alderdi politikorik gabe. Herrialde jakin batean fokalizatu gabe, galdera da nori (alderdia izan ala ez) ekartzen dion pentsamendu honek onura. Portzentajeetan emanda, populazioaren ehuneko guztiz txiki bati.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.