Angel Erro.
JIRA

Interpreteak

2018ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Trump eta Kim Jong-un bakarka bildu dira, hainbat hedabidek bileran bi interprete ere egon zirela argitzeko beharrik ikusi gabe. Nazioarteko gaztakaren bat saihets dezakete itzultzaileek. Pentsatzekoa da korear agintaria ingelesez ongi moldatuko dela, diktadoreen ondorengoengan ohitura denez, atzerrian hezi baitzen, eskola pribatu ingeles batean. Baina halere. Gehienok uste dugun baino gutxiago dakigu dakizkigun hizkuntzetan.

Orain gutxi interprete batek erraz saihestuko zuen nazioarteko gatazka baten erdian harrapatuta ibili nintzen. Kanaria Handiko hegoaldean den kafetegi vienar batean nengoen, non gay populazio batez ere Europako erdialdekoa animo explorandi biltzen baita. Karta alemanieraz eta nik ulertzeko plantak egin arren, lagunak espainolezkoa eskatu zuen. Ekarri ziguten baina prezioei kasu ez egiteko abisatuta, eguneratu gabe baitzegoen. Ondoko mahaiko bi germaniar puskak adi-adi zeuden, ez guri, zerbitzariaren hitzei baizik, gu, giriak ez ginenez, sic, prezio merkeagoa genuela ulertuta. Garrasi batean hasi ziren. Azalpenik onartu gabe. Gu hatzaz erakutsita. Mundu guztia begira. Eta ligatu gabe.

Europar Parlamentuan interpreteek greba deitu dute datorren astean, osoko bilkurarekin bat eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.