Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Estralurtarrarena

2016ko azaroaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Luis Baraiazarra ez da atzerritarra, euskaldunok ez gara atzerritarrak, ez zaie hizkuntza atzerritarretatik egindako itzulpenei baino ematen Baraiazarrari kendutako saria. Hizkuntza atzerritarretatik egindako itzulpenak saritzen omen dira haien eta gure arteko harremanak sendotzeko, eta horrek esan nahi du Estatu espainiarra eredugarria dela hain egiteko zail bezain noblean. Ondo konplituak ditu etxeko lanak, begi-bistakoa baita zein sekulakoa den Estatuko lau hizkuntzen arteko joan-etorria: gure ibilbide historikoan guztiz eskuzabaletengabea izan da iturri batetik besterakojarioa, Ebroren trasbasea eredu. Halaber, erantsi nahi nuke txit eskertua nagoela gaztelania ama hizkuntza ez dugunok ez gaituztela atzerritar gisa hartzen lur komunean. Eta mazapana hain baita gozoa, oso daukat garbi estralurtar bat etorriko balitz Baraiazarraren aferaren peskizan, deskribatu dudana esportatuko lukeela mundu zabal globaleko unibertsora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.