Gauzak existitzen dira ikusi egiten ditugulako, Oscar Wildek esana. Orain hilabete doi Matthew hurakanak sekulako deskalabrua utzi zuen Haitin,baina ikusi, apenas ikusi genuen irudirik, apenas bizpahiru egunez. Laster erretiratu ziren bertan zeuden kamera apurrak, bertan zeuden kazetari bakanak. Aio: lekukoen faltan, finitua zen tragedia. Protesta bakarren bat kenduta —Nobody is Haiti (inor ez da Haiti)— isiltasun zerratua. The Washington Postek bertako tragedia kontatu digun arte, baina, ai, egunkariek ohi duten bidetik: e, aizu, zoaz Haitira bertako hauteskundeak jarraitzera, eta, bide batez, ea zertan den orain hilabeteko katastrofea. Hala jakin dugu zertan den: hurakanak zortziehun mila pertsona utzi zituen non babesturik eta zer janik gabe.
Mundua —eta bertan gu— aise asko pasatzen da Je suis Charlie esatetik Nobody is Haiti praktikatzera. Denok gara Charlie, inor ez da Haiti, fartsak eta simulakroek ez dute amaierarik.

HITZ BESTE
Inor ez da Haiti
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu