Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Ez hizkuntza

2016ko abenduaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aireportuak, geltokiak, nazioarteko feria erraldoiak, zentro komertzialak, iraganbide huts horiek. Edo ez lekuak, Marc Augé soziologoakasmatutako kontzeptuarekin esanda. Gehiegikeria ote da ez lekuetan hitz egiten denari ez hizkuntza deitzea? Inpertsonala izan ohi da, utilitarioa, grisa, lanari eta harremankomertzialei lotua, hizkuntzaren elementu minimoekin osatua eta minimo komunikatzaileak betetzen dituena, hortik aurrerako zereginetarako balio ez duena (edo balio balu ere, erabiltzen ez dena ez lekuen iraganbide hutsaren izaerak beste aukerarik ematen ez duelako).

Nago hiztun askoren euskara ere ez ote den praktikan (erabileran) halako ez hizkuntza bat, bizitzaren iraganbideetarako doi balio duena, bizitzaren gainerako jardunak erdaraz betetzen direlako. Ez hizkera inpertsonal horretan eragin bageneza, estrategiaren baten bidez erakartzerik bagenu ez hizkuntza-edo hori hizkuntzaren eguneroko bizitzara...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.