Balantzea egiteko orduan, galderetako bat da zer geldituko den Donostia 16tik, zer nolako oinordetza utziko digun urte osoko esperientziaren zurrunbiloak. Hemendik hamar urtera, lagun arteko birra batzuen konpainian gaudela, nola gogoratuko dugu ekitaldi kulturalez beteriko urtea? Agian bukatu berritan baino barkaberagoak izango gara orduan —edo kritikoagoak, batek daki—, eta denborak, onerako zein txarrerako, modulatu egingo digu gaur daukagun ikuspegia. Baliteke.Jakingarria da geldituko zaigun irudian zer nagusituko den: proiektua bera eta izan zituen oztopo politikoak; programazio erraldoia; kudeaketa...
Aldiz, hirian eta gure memorian utziko dituen etekin kulturalei buruz hitz egiteko, kudeaketaren eta programaren gailurrak gogoratzea baino beharrezkoagoa izango da galdetzea urte gogoangarri—edo ez hain gogoangarri— hark zertan ondu zigun kulturari buruzko ikuspegia eta zertan desengainatu gintuen.

HITZ BESTE
Balantzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu