Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Zer pentsatua

2016ko abenduaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zer pentsatua ematen du (edo ez), baina berez da atentzioa deitzekoa loteria-eguna izatea —fortuna jainkotzen duen sineskeria bat— Gabon-zikloaren atari, festa hauen funtsa omen denean Jainkoa gizon jaio izanaren fortuna.

Zer pentsatua ematen du (edo ez), baina berez da ulergaitza egunotako kontsumitu eta kontsumitu behar konpultsiboarekin ondratu nahia pobrezian jaio eta merkatariak tenplutik bota zituena.

Zer pentsatua ematen du (edo ez), baina berez da logikaren kontrakoa borondate oneko gizakiei bakea ekartzera etorri eta kristauak izatea haren mezua gehien urratzen duten lurrak,edo/eta kristauak izatea munduko gerra gehienen protagonistak.

Zer pentsatua ematen du (edo ez), baina berez da bitxia ikustea nola jartzen dugun jaiotzetan elur zuri-zuri irinezkoa, elur urri-urri benetakoa desagertzen eta desagertzen ari den bitartean lur-azaletik, nonbait gure eraginarengatik.

Zer pentsatua ematen du. Edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.