HITZ BESTE
Orain bai
Hiztegian ez zegoen hitz bat asmatu izana gaitzetsi zioten behin Victor Hugori, «hori ez da frantsesa!» protesta eginez. «Orain bai!» erantzun zion idazleak. Alor askotan, ez soilik hiztegigintzan, «orain bai!» sarritan esan izanaren ondorioa da euskara batua. Ortografia soiletik hasita: lotsa ere ematen digu hatxearen auziak eragin zuen desmasia gogoratze hutsak, baina orain bai, orain amets txar huts bat da hura guztia.
Saio literario batean irakurri berri dut Victor Hugok ortografia zaharrean idazten zuela, hatxearekin, thrône hitza, hatxearen letra xehea (h) aulki baten —tronu apal baten— piktograma bat omen delako albotik begiratuta; hatxearen letra larria (H), berriz, aurrez aurre begiratutako tronu batena. Etxeparek ere frantsesaren usu klasikoaren arabera idatzi zuen, hatxearekin, Garaziko herriak euskarari emandako thornuia, baina ai, dena ez baitzaigu perfektua atera, hitz horrexeri kendu ez diogu ba tronua?
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.