Angel Erro.
JIRA

Saldukeria

2018ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Baldin badago alor bat, non traizioaren zaporea bereziki mingotsa omen den (mingotsa, geza, gazi-gozoa eta umamia), horixe da futbolarena. Exprai marrazkilariari esker izan dut Realak Iñigo Martinezen kamiseta txuri-urdinak dohainik aldatzeko egin duen eskaintzaren berri. Gehitzen du Expraik: «Ez naiz inoiz futbolzalea izan. Hauek badira futbolaren baloreak».

Ez dut polemika gehiegi jarraitu. Ez dut inguruan realzalerik. Baina beste kasu batzuk ezagutzen ditut. Oso gogoan dut Luis Figoz zer esan zen Bartzelonatik Real Madrilera aldatu zenean. Ez dut inoiz ongi ulertu futbolari profesionalei arrazoi sentimentalak exijitzearena eta hautatu duten (edo hautatu dituen) ogibidean hobetze objektiboa litzatekeena hobesten dutenean erabakiak harritzea. Zaleek ez dute futbolariak hasieratik lanean ari zirela susmatzen ordaintzen zaiela (gehiegi baina merkatuaren legeen arabera) ikustean? Ez dakit zenbat lagun joanen dira Iñigo Martinezdun kamisetak itzultzera, futbol taldearen memoria historikoa lurperatzera, eskura duten heinean inoiz gertatu ez balitz bezala pasaraztera.

Ni ere ez naiz inoiz futbolzalea izan, baina esanen nuke futbolaren baloreak nahi baino hedatuagoak daudela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.