Angel Erro.
JIRA

Datu gara

2018ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Hasieran, lan indar nahi izan gintuzten; gero, kontsumitzaile; orain datu gara. Bolaluma utzi eta esaldia aztertu dut aski eslogangarria atera ote zaidan. Zerbaitek huts egiten du eta berehala ohartu naiz bere horretan ez dela zuzena. Rolen arteko ordezkapen batean pentsaraz lezake. Egokiagoa litzateke metaketaz hitz egitea.

Datu (datu hornitzaile) bihurtu gaituzte, lan indarra eta kontsumitzaileak izateari utzi gabe, lehenago, kapitalismoak hala behar izan zuenean, kontsumitzaile zaharberritu gintuztenean bezala lan indarra (langile hutsak) izateari utzi gabe.

Ohar hauek hartzen ari naizen koadernoaren ondoan Facebookek 50 milioi erabiltzaileen datuekin zer egin, nori saldu eta zertarako azaltzen duen egunkariko artikulu bat dut. Izozmendiaren puntatxoa baino ez dela argi dago.

Lan indarra izatetik kontsumitzaile izatera bihurtzeko tenorean langileak desklasetu behar izan ziren, mailaz igotzearen irudipena, soldatak pixka bat duindu Kontsumitzaileak izatetik datu hornitzaileak izaterako urratsean, banitatea elikatu. Ez zaizkigu baliabideez, eskugain berriez, hornitu behar, horiek simulatzeko bideak (bide birtualak) baizik, guk haietan, zoriontsu antzean, isur dezagun ordura arte gordetako pribatutasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.