Angel Erro.
JIRA

Irrealpolitik

2018ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Ana Beltranek euskararekin duen temari irtenbide bakarra ikusten diot. Errepideko kartelak euskaraz ere egoteak seinaleak irakurgaitz bilakatzen dituela behin eta berriz salatu ondoren, eta inprimaki ofizialekin gauza bera sufritu ondoren, egunen batean (pixkanakako prozesu baten ondorioz) ohartuko da apur bat ulertzen hasi dela, sustrai batzuk errepikatzen direla, atzizkiek logika bati jarraitzen diotela; euskararen xarma ikuskatuko du lipar iheskor batez eta jakin-mina piztuko zaio. Inori esan gabe, bere kasa, euskara ikasten hasiko da. Legebiltzarrean aldi bereko itzulpena aditzeko entzungailuak hainbestetan ez jartzeak inpentsan onura ekarriko dio, hizkuntzaren sonoritatean murgildu baitu. Uste baino arinago eginen du aurrera. Heldu den legealdian, eserlekua lortzera, noski, ausartuko da euskarazzerbait esatera.

Puigdemontek Altsasuko sasi-epaiketa EAEko agintariek baino argiago salatu ondoren, proposamen (hasiera baten Carlesen beraren ustez) eroa jasoko du. Bere burua lehendakaritzara aurkezteko hurrengo hauteskundeetan. 155. artikuluaren debekuak hori ez ekiditeko aukerak eta euskal herrietako balkoietan ikus daitezkeen senyeren kopuruak onartzera bulkatuko lukete, garaitzeko abagunea ikusita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.