JIRA

Sukaldatu

Angel Erro -

2015eko azaroak 22

Rikardo Arregik esan berri du: «Jende gehiegi-gehiegi kezkatzen da euskarari buruzko edozein eztabaidatxo dela eta, sukaldatu adibidez». Eta, berez, ados nago, gurean hizkuntza kontu batek bakarrik berdin baititzake garai bateko eztabaida politikoak (ezberdintasun bakar batekin, bigarrenak saihestu izan ohi dira, batez ere familia elkartzen denean, beste eztabaidak bilatu eta betikotu ohi dira), nik ez nuke sukaldatu aditzarena adibide xume moduan agerraraziko, eztabaidatxo linguistiko guztien ikur eta gailur moduan baizik.

Orain pare bat aste edo, Ibon Sarasola aditu nuen irratian, esanez ez zuela ongi ulertzen, hainbeste hitz gaizki eratu gure egin ditugunean (berak laborategi aipatzen zuen, konparazione), zer herra dagoen hitz honekin. Izan ere, buruak huts egiten ez badit, irratsaioan eztabaida bizia piztu zen, normalean magistrala izaten den Sarasolaren lezioa eteten.

Jatorrismo edo ondoko bi erdarekiko kalko arazoa baino zerbait sakonagoa delakoan nago. Akaso auzi delikatua da, euskaldunon urguilurako, sukaldatu hitza kokatuta dagoelako gure bi identitate nazionalen talkagunean, euskara (hitza) eta sukaldaritza (baskoa baina hitz gabekoa den gure erakusleiho unibertsala) gurutzatzen diren puntuan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

Debatea

Debatea

Kirmen Uribe

Trumpen eta Bidenen arteko lehiari begira jarri da Kirmen Uribe ere, aste honetako New Yorkeko munduak podcast-ean.

 ©Malen Amenabar Larrañaga / Txakur Gorria
Itziar-Ondarroa
Hamabostaldia Mexikon

Hamabostaldia Mexikon

Kirmen Uribe

Berezko dudan baikortasun, ezen ez xalotasun, honek traizionatu egiten nau batzuetan. Gaztetan maite nuen Emil Cioran-en ezkortasun beltza, baina orain, zer esango dizuet, nahiago dut Bertrand Russell-en inkonformismo bizizalea. Uste genuen abuztuaren bukaeran gauzak hobeto egongo zirela Covid-aren kontuarekin, Europa eta Estatu Batuen arteko mugak zabalduko zituztela eta ez genuela arazorik izango New Yorkera itzultzeko. Baina ez da izan horrela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna