HITZ BESTE
Grafitiak
Italo Calvinori irakurria orain urte batzuk: Marokoko Fez-en grafiti txiki batzuk agertu omen ziren, egun batetik bestera, hiriko hainbat paretetan. Inskripzio estrainioak ziren, mezu sekretu batzuk ematen omen zuten, gaizkile talderen batek eginak seguru asko, baina poliziak eta adituek ezin zituzten deszifratu, harik eta grafitien egilea harrapatu zuten arte harri koskor baten ertzaz marrazkitxo bat egiten kareazko pareta batean: nekazari analfabeto bat zen, hirira etorri berria bera, eta grafitigileak ez baitzuen hiria ezagutzen, bertako kale bihurrietan ez galtzeko seinaleak marrazten zituen, orientazio propioaren mapa osatzeko baino ez.
Anekdotaren aplikazio posible bat: ezinduek, baztertuek, zoriak abandonatutako jendeak bizitzaren kaleetan marraztutako seinale horiek, guk irakurtzen ez dakizkigunak...
Bigarren aplikazioa, aurrekoaren ifrentzua: gerrak hondatutako Alepora bueltan, bertako jendea betiko seinaleak aurkitu ezinik...
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.