Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Hadi ikusezin!

2017ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Mozorrotuko banintz, ikusezin, baina ez Wellsen Gizon ikusezinak bezala mundua izorratzeko, baizik nadin ikusezin! esan eta ikusezintasuna bizitzeko, eta hartan, hadi ikusezin! entzun nuen jende-barailaren erditik, eta banketxe aurreko heskale povrearen ondoan eseri ninduen ahotsak, eta orduak egin nituen jendearen indiferentzia pasadakoari begira, hadi ikusezin!, eta andre ijito baratxuri-saltzailearen ondoan egin nuen herrian barrena jendearen mespretxu artean, hadi ikusezin!, eta erosketa-poltsa garraiatu ezinik zihoan agure ezindu bati segitu nion begirune-eza totalaren kaletik pixa- eta zoko-usaina zerion bere etxeraino, hadi ikusezin!, eta mozorroen festa-giroan inoiz detektatu ez nituen keinu, broma, mespretxu eta irain matxisten, xenofoboen, klasisten lekuko izan nintzen, hadi ikusezin!, eta jendeak zapaldu egiten ninduen, tu egiten zidan, erreparorik gabe botatzen zidan bere zabor guztia nire gain ikusezinera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.