Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Fartsa eta faltsia

2017ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Platoaren erdian, Mediterraneoa emigranteez lepo gurutzatzen dituzten ontzien neurriko baltsa pneumatiko bat.Publikoko laurogei pertsona, seriotasun zeremoniatsuz, sortu dira bertan eta bata bestearen kontra pega-pega eginda jarri. Apenas mugi daitezke. Itomena. Serio-serio segitzen dute. Ez naiz nor esateko ontzian sartu direnen kabitu-ezinaren laztura ez dela sentitua, barru-barrutik sortua. Baina bertan daude aurkezlea eta halako programen farfaila guztia ere. Ez da posible hainbeste banalizazio! atera zaizu.

«Lehen pertsonan bizi izan ditugu emigranteen itomena eta tragedia», zioen Antena3 kateak El Hormiguero programaren promozioan. EITBko programa polemikoan, Miren Gaztañagak gaia fikzioaren bidetik ez tratatu izanari egotzi zion, besteak beste, okerra. Arrazoi du. Gizakiak zerbaitegatik asmatu zuen fikzioa: fikzioaren distantziak lortzen duena espektakuluak hondatu egiten du, tragedia fartsa eta faltsia bihurtuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.