Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Giza faktorea

2017ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Autoak, maldan behera zihoala kamioi bat aurreratzen, talka kontrako bidean zetorren autoarekin. Hiru hildako, tartean autoan zihoazen biak. Hedabideek errumaniarrak zirela esan dute, eta Gipuzkoako Aldundiak esan du giza faktoreari egotzi behar zaizkiola lurraldeko errepideetan urte hasieratik gertatzen ari diren istripuak. Giza faktorea. Bi errumaniar. Behin eta berriro esan zaigu pakistandarrak zirela pasaporteak faltsutzen zituztenak RGIa kobratzeko. Giza faktorea. Pakistandarrak. Futbola gustatzen ez zaiona ere enteratzeko moduan errepikatu dute turkiar jatorriko aleman bat zela Barçak Champiosen aurrera egitea ahalbideratu zuen epaile txistularia. Giza faktorea. Alemana, paperetan; baina, ai baina, azken finean turko petoa.

Hedabide gehienei esker (?) jatorri-marka gaitzeslea, salatzailea, arbuiatzailea bihurtzen denean... 'Ikusita zegoen nongoak izango ziren!', esatera iristen garen gure giza faktore xenofobo hori...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.