Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Mozala eta makila

2017ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
PPren gehiengo absolutuak Mozal legea aprobatu zuenean, lotuta nahi gintuzten txakur amorratuak lotzen diren gisa. Legearen filosofia ez da herritarrokin fidatzen: susmagarriak gara, gaizkile potentzialak haizeak nondik joko. Orain, gehiengorik gabe, mozal legea egokitu, makilatu (txukundu adieran), adabakitu, malgutu nahi dute, baina ez abolitu.Debateak, negoziaketak. Baina zuk eman eta nik hartu, legearen filosofiak berean jarraituko du, popularrek ez dute etsi nahiko horretan, genetan daramate. Oposizioarentzat, aldiz, legea atzera pauso zibil handia da eta makilaje batzuk praktikatuagatik legeak ez dio atzera buelta izateari utziko: derogatzen ez badute, saihets giharretan segituko dugu sentitzen, nahiz pixka bat disimulatuago, makilatu hitzaren bigarren adiera.

Bitartean, Jeltzaleak txerpolari lanetan, orekari eutsi ezinik popularrekin txikordatutako itunaren soka gainean. Interesgarria dator, ekarriko du ezustekorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.