Angel Erro.
JIRA

Leihora

2018ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Esnatu berritan, ohearen epela oraindik abonatu gabe, keinu erreflexuan ia, gau mahaian ehuneko ehunean kargatuta datzan sakelakoa hartu eta munduaren berri, lehen berri, izaten dut, egunean estreinakoz. Hor ikasten dut agian zertaz idatzi beharko dudan, hortik gutxira. Hor jakinarazten zait zer eguraldi dagoen, nola jantzi beharko dudan, idaztera jarri aurretik, askotan leihora gerturatu aurretik ere. Hor miretsi nuen atzo elurraren ederra, adiskide, ezagun eta ezezagun askoren benazko leihoetatik (nostalgia zimiko batekin). Hor sentitu ditut, maindireen franelan bilduta banago ere, oinak hotz zapaldu ez dudan kaleetan barna. Hor ikusi edo irudikatu ahal izan ditut burlatar herrikide batzuk bilabesatik jaitsi eta Iruñera doan autobusa bultzaka, hainbeste argazki eta bideotan, hainbeste ikuspuntutatik, non hemendik urte batzuetara nik neuk bizitako esperientzia moduan kontatzeko arriskutik oso gertu bainago.

Orduan, lehen berriaren zamaz arinduta, leihoraino joan ohi naiz, egokitu zaidan errealitate zatiñoaren jabetza berrestera. Esklusiba txikiren bat aurkitzen dut tarteka, hutsala, usain berri bat, haraino «bestela informatuta» agertu ez banintz, agian erreparatuko ez niokeena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.