Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Ez naiz ederra

2016ko azaroaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Herenegungo hainbat hedabidetan Joseba Tapia ikusi nuenean Larreko eskolatik liburua aurkezten eta hainbat «musika-eskoletako tristura» pedagogikoa zirikatzen, orain urte batzuk Leturia eta Amurizarekin batera atera zuen Bizkaiko kopla zaharrak diskoko lelo batekin oroitu nintzen ni:«Ez naiz ederra baina bai eder zalea». Kopla zahar askotan agertzen da topos edo klixe literario behin eta berriz errepikatua. Entzuten dugu, ezaguna zaigu, eta ez diogu erreparatzen, baina halako beste lelo komun askok bezala, badu erabiliaren goroldioak lausotu dion sakonera handiko esanahia: ez naiz ederra eta, izaki mugatu inperfektua naizenez, urruti nago idealetik, baina ez naiz horregatik sentiberatasunik gabea; eder-gose naiz eta inoiz neureganatuko ez dudan edertasun baten apurretatik gozatu nahi dut.

Musika- eta hizkuntza-eskoletan poz estetikoa lehenesteko aldarria izan beharkoluke koplatxoak: ez gara ederrak, baina bai eder zaleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.