Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Zer egin dezaket

2016ko abenduaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mahastia aitzurtuko dut, aihenak inausiko ditut, ardandegia zainduko dut, ardoa onduko dut lagunarterako. Onean eta txarrean, osasunean eta gaitzean, plazerrean eta porrotean izango natzaio baratzezain ahalik fidelen. Ahulezietan goxo egin eta tonto sentimental bihurtu ordez, txirbilak ateratzen saiatuko naiz daukanetik dakidanari, baina amets ere egingo dut haitzaren gaineko palazio eder batekin, non ez zaidan euririk sartuko ateri denean, non ez den haizerik sortuko ez dabilenean. Konpainia noblean ibiliko naiz, urruti nahi ditut Hago eta Bego anaia-arrebak: jakin bai eta esan ez, esaten ez denak izana galtzen du beti eta berez. Ahaleginduko naiz ogi gogorra hortz zorrotzenekin biguntzen, hortz faltan mamia beratzen eta beratzen. Babestu egingo dut babes nazan, hil artean bizitzea izango da euskararen alde egingo dudana, hil nadinean eremundua ikusten segi dezan, nahiz ez izan ene begiez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.